![]() |
|

Gauza jakina da patriarkatua, familia hierarkikoa, zakilaren gune-izaera, egituraketa falokratikoa eta lanaren sexuen araberako banaketa EZ dituela kapitalismoak asmatu eta orain dela milaka eta milaka urte esistitzen direla. Baina sexismoa bada kapitalismo historikoaren asmakuntza. Izan ere, kapitalismoak ezarri baitu banaketa eta LANAREN BALORAZIOA uztartu dituena, baita berau instituzionalizatu ere emakumeen lana etengabe gutxietsi eta aldi berean ar helduaren balioa behin eta berriz nabarmenduz. Kapitalismoak sortu du "familia-buru"aren eta "etxekoandre"aren arteko legezko eta paralegezko bereizkuntza eta berak egin du "natural" lehengoak "lan egiten duenez" soldata irabaztea eta bigarrenak "lanik egiten ez duenez" soldatarik ez irabaztea. Kapitalismoak sistema gisa sortu du sexismoa. |